XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baliogarria izan dakizula, eta beste batean elkar ikusiko dugula espero dut.

Agur t`erdi. T. Jones.

Bi partez osaturik zegoen artikulua: lehenengoa, kazetariak egindako hitzaurrea, komentario gisa.

Bigarrena, Greenmore Kapitainaren lekukotasuna, hitzez-hitz.

Biak transkribatzeak merezi duelakoan, horra hor testuan agertzen zena: Afrikako oihanaren misterio argiezinak: Gure kolonietan gertatutako enigmarik handiena, Salomon erregearen meategienaren ondoren.

Erreportaia harrigarri honetan, Peter Greenmore Armadako Kapitainak, oihan erdian eta bakardade larrian bizi izan zuen abentura miresgarria kontatzen digu.

Piztien krudeltasuna argi baino argiago gelditzen da frogaturik Ingalaterrako Armadako Ofizial honen lekukotasunaz.

Ez dizuegu gomendatzen, benetan, irakurtzea zibilizaziotik urrun aurkitzen baldin bazarete.

Eta pellokeria honen ondoren, Peter Greenmore delakoaren kontua: Peter Greenmore da nire izena.

Bere Maiestate Graziosaren Ingeniarien Laugarren Erregimentuari nagokio, orain dela hamabi urtetik.

Nire eguneroko lana, Afrikara destinatu nindutenetik, lurralde ezezagunen plano eta mapak jasotzea izan da.

Zaldi bat erabiltzen nuen bidaietan, eta mando bat neure tresneria eramateko.

Beltzekiko harremanak onak izan ditut, eta piztiei dagokienez, ez ohi da erreza